Zer da, baina herri aliantza? Klase arteko aliantza? Orduan,...

@iruntzi
Aitor M.@iruntzi
12 views Dec 10, 2025 ~2 min read
Advertisement
1
Zer da, baina herri aliantza? Klase arteko aliantza? Orduan, azalduiguzu zer zentzu duen ondorengoak:
a) euskalduna da EHn bizi eta lan egiten duena; hots, langilea.
b) Nazio askapena ez dagokio langileriari, nazio osoari baizik (herri-aliantza).
@EgoitzUrrutiko1
Egoitz Urrutikoetxea@EgoitzUrrutiko1
Lehenaren porrotetik ezaugarritu da Euskal Herrian herri aliantzaren estrategia. Beti ere, txampon beraren bi aldeak uztartzen dituen estrategia politiko baten bidez, askapen nazionala eta soziala bide beretik baitoaz. Zikloak errepikatzen dira nonbait. Baita eztabaidak ere.
2
Bestela esango dizut: EHtarra solik langilea bada, eta nazio askapena EHtarrari badagokio (nazio osoari), ze zentzu du "herri aliantza" terminoak, ez badago nazio askapena lortzeko klase aliantzarako aukerarik?
3
Hemen bi korapilo dituzue askatzeko. Herri aliantza bat aldarrikatzen baduzu, klase artekoa, eta hor langileriaz gain beste klase batzuk kabitzen badira, orduan:

a) "euskalduna EHn lan egiten duena da" baieztapena okerra da.

b) burgesiari, hots, proletalgoaren lana esplotatzen
4
duenari, "langile" izaera onartzen diozu, hori baita euskalduna izateko baldintza.

c) aurrekoa okerra da eta burgesiari ez diozu "langile" izaera onartzen, eta ondorioz ez da euskalduna zuretzat. Arazoa, orduan: nazio askapena euskalduna ez denarekin aliantzan lortu nahi duzula
5
Zuen ikuspegi obreristatik, ordea, hor ez da arazorik.
Langilea ez delako klase atributu bat (horregatik ez duzue ikasle-langile kontzeptua ulertzen), aktikibitate bat baizik eta hor burgesia ere sartzen da, gestioan edo administrazioan lan egiten duen burgesa,
6
inbertsioak egiten dituen burgesa, eta abar.

"Herri-aliantza" ez da klase arteko aliantza bat, klaseen arteko marrak desagerrarazten dituen kontzeptu nazionalista baizik.
7
Langilea soilik balitz euskalduna, orduan ez zenukete proletalgoari autodeterminazio eskubidea onartzearekin arazorik, baina baduzue, eta horrek zuen ikuspegiaren faltsutasuna azaleratzen du.
8
Jakina, guk ez dugu planteatzen proletalgoaren autodeterminazio eskubidea "nor den euskalduna" galdera absurdoan sostengatuta. Ikuspegia, leninismotik aztertuta, bestelakoa da:
9
1) Leninek nazioen autodeterminazio eskubidea aldarrikatu zuen garai batetan non nazioak subjektu politiko emergenteak ziren, hots, aurrerapen-subjektu ziren. Eta hori horrela zen, mundu mailako egoerak (inperialismoa eta kolonialismoa) subjektu horiek lehen lerrora bultzatzen
10
zituelako, inperialismoaren aurka. Hori baliatu zuten komunistek, nazioen autodeterminazio eskubidean sostengatuta, herri zapaldu desberdinak mundu mailako prozesu sozialistara batzeko (III. Internazionalaren taktika ezaguna).
11
2) Egun, egoera bestelakoa da, eta EHn ebidentea da hori: euskal burgesia antiindependentista da, hots, erabat integratuta dago espainiar instituzioetan eta botere eremuetan. Zuek, ordea, klabe independentistan existitzen ez den eta existituko ez den burgesiarekin prozesu
12
independentista abiarazi nahi duzue (hau onartuko dizuet, nahiz eta ebidenteki autonomistak zareten; inori ezer leporatzeko moduan ez zaudete). Bada, langileria, bere askapenera bideratu beharrean, fase independentista bat aldarrikatzen duzue euskal burgesiari boterea emateko.
13
Eta hori, burgesiak nahi ez badu ere. Langile klaseari traizioa ebidentea da. Leninen garaian nazio zapalduetan aliantza hori existitzen bazen ere, eta Leninek aliantza hori autodeterminazio eskubidearen bitartez suntsitu nahi izan bazuen ere (hori zen Leninen taktikaren oinarria
14
eta irakurri duenak badaki), egun ez dago aliantza hori emateko aukerarik, mundu mailako egoera aldatu delako eta independentismoak jada ez duelako klase arteko subjektu-progresista bat artikulatzeko aukerarik. Kontrara, prozesu sozialistaren aurka oldartzen da, berau
15
etorkizunerako utziz. Guk, pasa den pendeko komunista handiek egin bezala, hala diogu: autodeterminazio eskubidea soilik izango da posible mundu mailako iraultza sozialista antolatzen badugu. Hori da Leninen posizioa, hori da historiak demostratu duena pasa den mendeko kolonien
16
askapenarekin, eta hori da guk aldarrikatzen duguna. Ez dugu ezer asmatu, pasa den ziklo iraultzaileko komunisten lekukoa hartzen dugu, besterik ez.
Actions
What You Can Do
  • Export as PDF or Markdown
  • Batch Export to Notion
  • Bookmark & Highlight
  • Screenshot Tweet
Create Free Account

Includes 7-day Premium trial

Advertisement