Egoera deserosoenetan deserosoena: zure posizioa beste batzuen...

Aitor M.@iruntzi
15 views
Dec 10, 2025
~2 min read
Advertisement
2
1) Manifestu komunistak ez du hori esaten, hau baizik: "Por su forma, aunque no por su contenido, la campaña del proletariado contra la burguesía empieza siendo nacional. Es lógico que el proletariado de cada país ajuste ante todo las cuentas con su propia burguesía."
3
Horrek esan nahi du:
a) ez dagoela iraultza nazionalik (edukia), internazionala baizik.
b) iraultza internazionala ez dela ezerezean egiten, nazio bakoitzeko proletalgo iraultzaileak egiten duela bere burgesiaren aurka (forma), programa komun baten arabera.
a) ez dagoela iraultza nazionalik (edukia), internazionala baizik.
b) iraultza internazionala ez dela ezerezean egiten, nazio bakoitzeko proletalgo iraultzaileak egiten duela bere burgesiaren aurka (forma), programa komun baten arabera.
4
Proletalgoaren iraultza edukiz da internazionala, bere programa (kapitalismoaren deuseztapena, burgesiaren dominazioaren deuseztapena) ez delako nazioaren araberakoa ezta nazio-klabeetan gauzagarri, klasearen araberakoa baizik.
5
Eta formaz da nazionala (abiapuntuan soilik, dio Manifestu Komunistak), hain zuzen ere eskala horretan antolatzen delako burgesiaren botere politiko hurbilena, dominazioaren eskala gertuena. Proletalgoaren eginbeharra, baina, eskala hori gainditzea da, abiapuntu du soilik.
6
Horretaz gain, proletalgoaren lehen eginbeharra baldin bada bere burgesiarekin akabatzea, horrek egoera honen aurrean jartzen gaitu: proletalgoaren eginbeharra ez da burgesiarekin batera iraultza nazional bat egitea; beraz, proletalgoaren auzia ez da auzi nazionalista suspertzea.
7
Estrategia kontua baita, azken finean. Estrategia nazionalistak klase adiskidetzean oinarritutako estrategia burges-estatala esan nahi du, ez besterik. Nazio-sentimenduak, hizkuntza, komunitate-pertenentzia, eta abar, bere masa zabalpenerako baldintza gisa azpiratzen ditu
8
nazionalismoak, baina ez dira bere estrategiarenak esklusiboki. EHko komunistok ere euskaldunak gara, euskal herritarrak gara (ez besterik) eta gure hizkuntza eta komunitatearen biziraupena nahi ditugu. Ez dugu, ordea, halakorik estrategia nazionalistara
9
azpiratzen, zeina faltsua izateaz gain, proletalgoaren gaineko klase dominazioan eta mundu kapitalistaren onarpenean oinarritzen baita.
10
2) Benetako posizio trotskistak hauxe dio: Stalinek eta "herrialde bakarreko sozialismoak "uko egin zioten iraultza internazionalari. Hori, ordea, ez da egia, egia ez den bezala "iraultza iraunkorra" eta "borroka nazionala" kontrajarriak direnik. Maila desberdineko kontzeptuak
11
dira biak. Are gehiago, "iraultza iraunkorra" delakoa "herrialde bakarreko sozialismoa" bezain estrategia nazionala da, onerako edo txarrerako.
Ezker sozialdemokratak, ordea, ez duenak ikasteko bokazio handirik, bere amua irentsi du, eta Trotskyren posizioa bereganatu du,
Ezker sozialdemokratak, ordea, ez duenak ikasteko bokazio handirik, bere amua irentsi du, eta Trotskyren posizioa bereganatu du,
12
zeinak esaten baituen Stalinek leninismoaren printzipioak traizionatu zituela uko egin ziolako iraultza internazionala antolatzeari. Izan ere, bai, iraultza internazionalaren auzia Leninek planteatu zuen, eta haren aurretik Marxek eta Engelsek, ez da Trotskyren ekarpen bat.
13
"Iraultza iraunkorra" ere ez da Trotskyren ekarpen bat. Aurretik Marxek eta Engelsek aipatu izan zuten, eta baita Leninek ere (askok beste kontzeptu bat aldarrikatuta saihestu nahi badute ere berdinketa hori: etenik gabeko iraultza).
14
Trotskyren arazoa da berau leninismoaren taktikaren aurka planteatu izana, zeinak zuzenean SESBren porrota ekarriko zuen, ez baitzen klase harremanen analisi egokian sostengatzen. Auzia, baina, estrategia nazional eta internazionalaren arteko talkan planteatzea troskismoaren
15
garaipena da, eta ezker sozialdemokratak, ezjakintasunetik, guztiz bereganatu du posizio hori, ustez MSren troskismoaren aurka borrokatzen duen bitartean. Erridikulua, beste behin ere, eta jada denbora luzez.
