Atzo Ernaik Faxismoa eta egungo olatu erreakzionarioa izeneko...

@errazud
Danel Errazu@errazud
104 views Jul 28, 2026 ~2 min read
Advertisement
1
Atzo Ernaik Faxismoa eta egungo olatu erreakzionarioa izeneko podcasta argitaratu zuen. Pozgarria da Ernaik faxismoaren inguruko bere ulerkera aurkezteko ariketa hau egin izana, garaiotan ezinbestekoa baita posizioak argitu eta estrategien inguruko +

@ernaigazte
Ernai@ernaigazte
Faxismoaz eta gaur egungo olatu erreakzionarioaz aritu da Nikole Ziarrusta, @ernaigazte |ko Maddi Urruzuno, Joseba Ugalde eta June Iartzarekin.

Entzungai duzue podcast osoa @egin_klak | YouTube kanalean.

Eman entzunaldi bat!

#EHIrabaztera

youtu.be/eBe3gJ8tu0s?si…
2
eztabaidan sakontzea. Hala ere, uste dut saioak muga teoriko eta politikoak dituela, faxismoari aurre egiteko estrategia bera baldintzatzen dutenak.

Ernaik gaur egungo egoera “kapitalismoaren eredu neoliberalaren krisi” gisa azaltzen du. Horrela, kapitalismoaren kudeaketa-eredu+
3
jakin bat dela arazoa iradoki daiteke eta autonomia edo burujabetza handiagoarekin bestelako politikak aplikatuz gainditu litekeela.

Egoera hau, ordea, ez da neoliberalismoaren agortzearen ondorio, kapitalismoaren beraren krisi historikoa baizik, kapitalismoa zibilizazio-eredu +
4
gisa kolokan jartzen den unea eta “sozialismoa ala basakeria” dikotomia inoiz baino errealago bihurtzen dena. Militarizazioa, gerra, soldaten aurkako ofentsiba edo autoritarismoa kapitalaren krisi orokortuari oligarkiak ematen dion erantzuna da. Europar Batzordearen eta NATOren +
5
bidez ari da ezartzen agenda militar eta autoritarioa, horregatik, arazoa ezin da konpondu autonomia handiagoarekin kapitalismoa hobeto kudeatuz. Kapitalismoa bera gainditzea da bida bakarra.
6
Bestalde, Ernaik faxismoa, erreakzioa eta autoritarismoaren gainazaleko definizioak egiten ditu, ez du azaltzen ze elkarlotura duten, zer klase-interesi erantzuten dioten eta erreakzioa zabaltzearen arrazoiak oso modu sinplifikatuan azaltzen ditu.
7
Faxismoa finantza-kapitalak krisiari ematen dion irtenbide politiko autoritarioa izanik, ezinbestekoa da erreforma autoritarioan indar politiko bakoitzak duen papera aztertzea, baita sozialdemokraziarena ere. Gainera, krisiak sozialdemokraziaren programa ezinezko bihurtzen du eta
8
horrek sortzen duen atsekabeak erreakzioaren hazkundea elikatzen du.
Saioaren hutsune nagusietako bat erreforma autoritarioan sozialdemokraziaren papera erabat desagertzea da. PSOE da, EB eta NATOren estrategarekin lerrokatuta, industria militarra indartzen ari dena eta neurri+
9
autoritarioak onartzen dituena. Hala ere, ez da eztabaidatzen EA haren gobernuaren sostengu izatea.

Faxismoari aurre egiteko tresna nagusia burujabetza handiagoa izatea dela da Ernairen ideia garrantzitsuenetarikoa. Planteamendu horrek, ordea, ez ditu kontuan hartzen,
10
besteak beste, euskal burgesiaren interesak eta instituzio autonomikoen klase-izaera.
Gero eta erreakzionarioagoa den EAJren gobernupean ere gertatzen ari den biraketa autoritarioak eta azken boladan izan dituzten oldarraldiek erakusten duten modura, kontrolaezina den inpunitate+
11
eta autoritarismo zurrunbilo batean sartuta dagoen Ertzaintzak, perspektiba horren hutsuneak nabarmentzen ditu.

Halaber, Ernaik faxismoa espainolismoarekin eta frantziar “jacobinismoarekin” lotzen du, erabat. Joera erreakzionario ugari hortik datozen arren, ikuspegi horrek +
12
euskal nazionalismoaren baitatik sortzen diren joera faxistak ikusezin bihurtzen ditu.

Urteotan gero eta ohikoagoak dira, sare sozialetan bereziki, migrazioaren aurkako diskurtsoak euskara eta euskal kultura “babestearen” izenean justifikatzen dituzten +
13
posizioak. Aliança Catalanaren gorakadak erakutsi duen bezala, nazio zapaldu batean ere ultranazionalismoa eta xenofobia uztartzen dituen faxismoa garatu daiteke. Horregatik, faxismoaren aurkako borrokak, faxismoaren aurpegi guztiei aurre egiteko prest egotea eskatzen du.
14
Gainera, hasieran esandakoarekin lotuta, faxismoaren aurkako borroka oro antzua da sozialismoaren aldeko borrokarekin estuki lotzen ez bada. Borroka horretatik bereizitako antifaxismoak, ez du faxismoaren erroarekin amaituko inoiz.
15
Amaitzeko, ezinbestekoa da antifaxismoa klase-independentziaz antolatzea. Hori bermatu ezean, EAren baitan ikusten diren kontraesanak sortzen dira: Ernaik identitate antifaxista sustatu nahi duen bitartean, EH Bilduk U12 edo Vito Quilesen auzietan antifaxismoa kriminalizatzen du.
16
MSak garatutako ildo politikoa sendoagoa iruditzen zait. Ernairenak teorikoki zein politikoki dituen hutsuneen aurrean, proposamen garatuago eta koherenteagoa aurkezten baitu, antifaxismoa alderdi komunista berreraikitzearekin lotuz klase independentziaz.
gedar.eus/ildo-politikoa…
Actions
What You Can Do
  • Export as PDF or Markdown
  • Batch Export to Notion
  • Bookmark & Highlight
  • Screenshot Tweet
Create Free Account

Includes 7-day Premium trial

Advertisement